Ondarroa - Bizkaia
2005. urtea | 176. zenbakia | Otsaila - Zezeille
 
Atalak
 
Azala
Azala, egin klik handitzeko
 
Bizkaiko Foru Aldundia
 
SALTO BRINKO EGINIK...
 

18 urte ditu gure alkarrizketatuak eta 18 urtetik 14 gimnasia erritmikoa egiten emon ditu. Onintza Larrinaga Gandiaga dogu, eta azterketa sasoian egon arren, tartetxo bat hartu eban guretzat. Mertzi.

 

– Ikasi eta ikasi zabilz...
Bai, zuzenbidea nabil ikasten eta oraintxe daukaguz azterketak.

– Ez dozu orduan asti handirik izango entrenateko....
Ez, azterketa sasoian ez, baina gero, amaitutakoan hasiko naz atzera be.

– Noiz hasi zinan gimnasia egiten?
Lau urtegaz. Txikitan Zaragozan bizi ginan eta han gimnasia erritmiko eskola egoan. Neuk eskatu neutsen gurasoai gimnasia nahi nebala egin.

 



– Beti gusta izan jatzu..

Txiki-txikitatik. Telebisinoan ikusi neban eta nik haxe nahi nebala egin erabagi neban. Hasi nintzanean psikomotrizidadeko klaseak ziran. Gimnasia-gimnasia egiten bost urtegaz hasi nintzan.

– Herri handietan normala da holako taldeak egotea. Ondarroan zelan konpondu zara?
Zoritxarrez, herrian ez daukagu gimnasia erritmiko talderik. Durangora joan nintzan, hango taldeagaz entrenateko. Talde federatua behar genduanez Bermeora joan ginan, Bermeoko “Xixili” gimnasia errritmiko taldera. Holan Espainiako Txapelketan hartu genduan parte abenduan. Gijonen izan zan eta maila handia egon zan. Ikustekoak ziran zazpi urteko umeak eta zelakoak egiten zituen! Esperientzia polita izan da. Gijongo kanpin baten egon ginan eta ezagunak egin ginan, “las de gimnasia”ginan, moñetagaz ibilten ginan ba. Preparazinoa gogorra izan da baina merezi izan dau.

 

 

– Holako txapelketa bat preparateko behar asko egin beharko da...
Ordu asko sartu behar dira bai, egunero-egunero gainera. Uda guztia pasa dot egunero Bermeora joaten. Udatzanean Euskadiko txapelketak egozan eta horreexek preparaten. Hirutik barruan egon behar dozu Espainiakoetan parte hartzeko.

– Zer behar da gimnasia erritmikoa egiteko?
Flexibilidadea, indarra, koordinazinoa, erritmoa, espresibidadea, teknika, hau da, aparatuak ondo manejatea...Gimnasia guztietan lez, estetika be inportantea da, beste kirol batzuetan baino gehiago hartzen da kontuan. Zaindu beharra dago baina estremo barik. Inportantea da, ez inportanteena.

– Ze aparatu erabilten dozue?
Pelota, mazak, zintak, aroa eta soka. Kategoria eta edade bakotxean batzuk ala besteak erabilten dira. “Manos libres” modalidadea be badago, ume txikiak egiten dabena. Gu jubenilak gara eta, esate baterako, konpetitzeko pelotak eta aroak toka jakuzan. Ni neuri gehien pelota eta mazak gustaten jataz. Gatxena zinta da.

 

 

– Zelan preparaten dozuez txapelketak?
Lehenengo ze aparatu erabili behar dan jakiten dogu. Gero, horren arabera, musika, jantzia eta koreografia aukeratu.

– Non lortzen dozuez jantziok?
Palentziako Pepita izeneko andra batek egiten ditu. Geuk erabagiten dogu zelakoa izango dan: guk dibujoa bialdu eta berak egin. Beste taldeetakoenak be berak egiten dituanez, esan egiten deusku “hareek holakoa daroe”. Jakinaren gainean egotea ona da, bardina eroan barik ba! Indibidualerako Donostian be egin izan doguz baina talderako Palentzian egin izan deuskuz beti.

– Konpetitzeko pinta be egiten zarie...

Bai, espresinoa hobeto igarteko.

– Urduri egoten zara txapelketetan?
Bixkat, normala da. Beti pentsaten dot: ondo egingo dozu, eta listo, aurrera. Dana ahaztu eta mala letxeagaz urten, urduritasunak ez igarteko moduan.

– Oraindik ez deutsut galdetu, baina zenbat zarie taldean?

Bost gara: Ane eta Maider durangarrak, Nerea mungiarra, Maite bermeotarra eta neu, Onintza ondarrutarra. Irakaslea Macarena dogu. Gogorra da, demaseko kaña sartzen deusku baina berari esker eta Durangon entrenatzaile izan genduan Mireni esker, Espainiako txapelketan egon ginan eta nahikoa da berori. Ondo konpontzen gara taldean. Edadea be antzekoa daukagu.
– Jarraitu egingo dozu gimnasia erritmikoa egiten?
Ahal dodan bitartean bai. Geroago eta asti gitxiago daukat. Aurten Bilbon nago ikasten eta han konpetizinorako aerobika egingo dot. Datorren urtean gimnasiagaz jarraitzeko esperantza daukat. Ez da erraza izango danak egitea, baina ahal dan neurrian jarraitu egingo dot gimnasia
egiten. Asko gustaten jat. Kirolik politena da. Ikasi eta entrena, entrena eta ikasi. Ez da erraza izango baina gustora egiten danean, dana egiten da hobeto.

Asko gustaten jako gimnasia erritmikoa Onintzari. 14 urte dabil horretan baina ez da aspertu. Konturatu zarie zelako erretratuak? Kirol dotorea da gero! Segi ondo pasaten gustaten jatzunagaz eta hurrengoan be izango dogu zure barri.
Atzera egin
Atzera egin
 

 
info@arranondo.com | Kontaktu: Posta Kutxa 31
 
800x600x32 Internet Explorer 5+
Ohar legala
| © 2010 Copyright Arranondo Kultur Elkartea