|
|
|
JATORRIZ NONGOA?:
Asia erdikoa bada ere, Europan orain
dela asko sartu zuten, gaur egunean,
leku gehienetan zabalduta dago.
ONDARROAN
NON TOPATU?:
Artabide kaleko ortuetan, Errenteria
auzotik Kaminazpirako bideertzean,
Gorozikan eta beste hainbat lekutan
landatu dituzte fruituengatik (intxaurrak).
ZELAKOA DA?
Hostoak: Erorkorrak
–udazkenean-.
Hasieran gorrixkak, geroago berde
ilunak izaten dira. Konposatuak, eliptikoak,
hosto bakarrak 7-9 hosto txiki (folioloak)
daramatza, puntan hosto bakar bat,
(inparipinatua), besteak baino askoz
handiagoa.
Azala: gris
argia eta iluna, goitik behera sakonera
handiko pitzadurak edukitzen dituzte
zuhaitz zaharrek. |